2016(e)ko otsailaren 27(a), larunbata

INAUTERIAK 2016

Otsailaren 5ean ikastolako ikasle eta irakasleak herrira jeitsi gara kalejiran, Inauterietarako prestatu dugun guztia erakustera. 
Aurten zinemaren gaia aukeratu dugu. Zikloetan egiten ari garen proiektuei lotutako filmak ikusi ditugu eta horietan oinarritu gara mozorroak egiteko.
Giro ezin hobea izan dugu jai honetan eta eguraldi zoragarria ere bai. Zer gehiago eska daiteke?
Hemen duzue egindako bideoa.