2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Libreak dira haurrak jostailuak aukeratzerako orduan? Bideo hauen bitartez, hausnarketa kritikoa egitera gonbidatzen zaituztegu. Elkarrekin parekidetasuna, gero eta gertuago!

¿Eligen las niñas y niños libremente los juguetes? A través de estos vídeos os invitamos a reflexionar de manera crítica sobre este tema.



2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, tratu txarren inguruan hausnartu dugu. Indarkeria sexistaren aurpegiak irudikatu ditugu ikastolako hormetan jarritako puntu erraldoietan eta photocall batean " tratu txarren aurrean zer?" galderari erantzun diogu ikastolako ikasle, familia eta langileok. Erantzunak ikusi nahi?

Aprovechando el 25 de noviembre, día internacional contra las agresiones a mujeres,  hemos reflexionado sobre los malos tratos. En los puntos gigantes colocados en las paredes de la ikastola hemos reflejado las diferentes caras de la violencia sexista y en un photocall el alumnado, trabajadoras/es y familias de la ikastola hemos buscado respuestas a la siguiente pregunta: Ante los malos tratos, ¿qué? ¿Quereís verlas?


 

2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala



Kaixo familiak!

Duela hiru urte ikastolak LOMCEren aurkako jarrera hartu zuen. Bai klaustoak, bai OOG-k eta  baita hainbat familiak ere LOMCEri EZ  agiria sinatu genuen. Tamalez, gaur egun, LOMCE Euskal Herriko ikastetxeetan erabat sartuta dago, eta gure ikastola ez da salbuespena.

Ez dugu LOMCE nahi eta ez dugu momentuz LOMCE aplikatzen duen planik nahi ere. Bai batak zein besteak nahi eta behar ez dugun hezkuntza sistema inposatzen digu, zaharra, sexista, euskararen kontrakoa eta umeen arteko lehian oinarrituta.

Ikastolak dinamika eta hitzaldi batzuk antolatuko ditu eta hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu, ikasle, familia, hezitzaile, irakasle, beste langile, auzoko… guztiongan eragina duelako, guztion ardura delako. Informazio guztia gure blogean eskura izango duzue eta etxeetara ere oharrak bidaliko dizkizuegu.

Oraingoan, Arazoak 28an, larunbata, 17:00etan Bilboko Zabalburu plazatik Hezkuntza Plataformen Topaguneak deitu duen kalejirara joateko proposamena luzatu nahi dizuegu.

Animatu eta parte hartu! Gure esku dago!


Han pasado 3 cursos desde que la ikastola se posicionó en contra de la LOMCE. Tanto el claustro, como el OMR y también muchas familias firmamos NO a la LOMCE. Desgraciadamente, hoy en día, la LOMCE está totalmente inmersa en los centros de Euskal Herria y nuestra ikastola no es una excepción.

No queremos la LOMCE y tampoco el plan que, de momento, no hace más que aplicar la ley. Tanto una como otro nos impone un sistema educativo que ni queremos ni necesitamos, totalmente viejo, sexista, en contra del euskera y basado en la competitividad entre las niñas y niños.

La ikastola va a organizar algunas dinámicas y charlas y os animamos a que participéis, al alumnado, familias, educadores, profesorado, otras trabajadoras, vecinas y vecinos…porque nos afecta a todas y todos, porque es nuestra responsabilidad. Toda la información la podréis ver en el blog y os enviaremos circulares.

Esta vez os animamos a participar en la movilización convocada  por Hezkuntza Plataformen Topaguneak, que se realizará en Bilbao, el sábado 28 de noviembre a las 17:00 (saliendo en Zabalburu).

¡Anímate y ven! ¡Está en nuestras manos!

2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena


HEZKIDETZA

Altzaga ikastolako Hezkidetza Taldeak gogoeta egin ondoren, aurkezpen hau eskeintzen digu, gai honen inguruan ditugun ideiak eta oinarriak denokin partekatzeko.

Klikatu hemen

2015(e)ko azaroaren 22(a), igandea


 EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI, EZ!


Azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta bideo hezitzaile hau ikustea gomendatzen dizuegu. Jarrera eta ekintza ezegokiak desagertzeko "hezkuntza" / "heziketa" ezinbestekoa da.


2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

ONGI ETORRI

Aurretik ikasturte berri bat daukagu. Aurten hasiera entretenigarria prestatu dugu, ikasleek ikastolaz gozatzeko eta ikastaldea elkartzeko asmoz. Ekintza batzuetan parte hartu dute, Pantxiketaren bisita izan dugu eta tailerrak eta jolasak ere antolatu ditugu. Umeek primeran pasatu dute.
Guzti honen irudiak hementxe dituzue.





2015(e)ko maiatzaren 10(a), igandea

LAN PROIEKTUAK


Iazko eta aurtengo Irakasleriaren Formakuntzan metodologiaren inguruan lan egin dugu, Proiektuen motodologiaren inguruan, hain zuzen.
Formakuntza teorikoa jaso ondoren, joan den martxoan abian jarri ginen eta lehenengo proiektu batzuk aurrera eraman genituen ikasgeletan: "Korrika" Haur Hezkuntzan eta LH-ko 1. zikloan, "Erandioko auzoak" 2. zikloan eta "Erandioko garraiobide publikoak" 3. zikloan.
Hemen daukazue lan horiei buruzko bideo txiki bat.




2015(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

KORRIKA 19

Arratsaldeko 5ak inguruan, Korrika Erandiotik pasatu zen eta Altzaga Ikastolak ere parte hartu zuen, kilometro bat egiten. Lekukoa eramatearen ohorea ikastolako lau umek izan zuten:  Haur Hezkuntzako Gorkak, Lehen Hezkuntzako Paulak eta DBH-ko Izarok eta Alaitzek. Jende pilo bat animatu zen gurekin batera korrika egiten.





Korrika Txikia

Aurten ere, Altzaga ikastolak Korrikarekin bat egin du. Martxoaren 24an Korrika txikia ospatu genuen Jado ikastetxearekin batera. Herriko kaleak Euskararen alde bete genituen. Hona hemen ekintza honen bideoa. Goza ezazue!  




2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

Bihar KORRIKA EGUNA dela eta, hona hemen pasadan martxoaren 13an Erandion egindako aurkezpenaren irudi batzuk.


2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

Otsailaren 13an inauteriak ospatu genituen. Jarraian nola pasatu genuenaren lagina duzue. Hurrengo egunetan saiatuko gara ospakizun honi buruzko irudi gehiago eskegitzen. Bitartean, gozatu bideotxo honekin!


2015(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

BERDINTASUNAREN ALDEKO LITERATURA TXAPELKETA

Pasadan hilabetean BERDINTASUNAREN aldeko literatura txapelketa ospatu zen Bizkaiko 10-14 urte bitarteko ikasleen artean. 6000 baino gehiagoko idazlanen artean, gure eskolatik, hiru izan ziren deituak finalean edo parte hartzera. Finalean azken 25 lanik onenak zeuden (euskaraz eta gaztelaniaz). Hona hemen gure hiru sarituen argazkia: Eta jarraian ENEKO CASTAÑEDAk jaso zueneko hirugarren sariaren bideoa: Azkenik, gure hiru idazleek egindako lanak:
Hemendik gonbidatzen zaituztegu honelako txapelketetan parte hartzera.

2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

Olentzeroren jaia 2014

Aurten ere, Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etorri zaizkigu. Herriko kaleetatik kalegira eginez, abestiak eskeini dizkiegu. Primeran pasatu dugu ikasle eta irakasle guztiok.


Euskararen eguna 2014 - Altzaga Ikastola Erandio

Urtero bezala, 2014an Euskararen eguna ospatu genuen Altzaga Ikastolan. Egun batzuk lehenago, kamiseten diseinu lehiaketa egin genuen eta gustukoenak aukeratu ondoren, kamisetetan margoztu genituen. Abenduaren 3an herrira jeitsi ginen poztasunez, prestatutako kanta eta dantzekin giroa alaituz.